
Sergio Torquemada ||

Miércoles, 23 de Enero de 2013 - 10:54
Mendi lasterketen egutegi lehendik ere oparoari beste bat erantsi zitzaion, igandean, Garin auzoan (Beasain). Muñogain elkarteak antolatuta, 9,66 kilometroko korrika proba jokatu zuten ia laurogei parte-hartzailek, Motea muinoaren inguruan.
Juanjo Igartzabal zumarragarrak ireki du probaren garaipen zerrenda, 45.24 minuturekin. Beñat Doihartzabal sailkatu zen bigarren (46.21), eta Koldo Agirre beasaindarra hirugarren (46.42).
Emakumezkoetan Aitziber Ibarbia zizurkildarrak irabazi du, 54.53ko denborarekin, eta orokorrean 21. helmugaratuta. Elena Calvillo beasaindarrak egin zuen bigarren (56.00), eta Oihana Arratibel ordiziarrak hirugarren (1.00.46). Hamabi emakume ziren.
Garingo lehen mendi lasterketak partaidetza oparoa izan du, bai kopuruz —77 korrikalarik bukatu zuten ibilbidea—, bai kirol mailaz: erdiek baino gehiagok ordubeteren azpitik amaitu zuten.